XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ur-uzta Aurki egin bearreko lana.

Dagoneko ari dira ur-zulo bereiziak egiten.

Euri-ura jaso eta ez-aldietan edukitzeko.

Euri-uraren bearra

Euria, orra gure ludi onen gañean auskalo noiztik onera zertu izan dan agerkari zaarra.

Uraren bearra, egunetik egunera aunditzen dijoakigu alderdi guztietan.

Au dala-ta, Ipar-Amerika`ko Laterri Batuetan, asmakizun berriak sortzen ari dira, bear dan ura irixteko, ots, itxasoko ura gezatzen, ugari dagon tokietatik urri dagonetara eramaten, euri eta elurraren jasari onura geiago ateratzen, erabillitako uraz berriz baliatzen....

Aipaturiko euri-urari buruz, aterabide ona izango litzake, ain zaarra dan oiturari eldu, ots, euribiltzeari, eta gaur egun dauzkagun aurrerapenen bidez, onura geiago ateratzeko bideak jartzea.

Au da: ura bildu eta gorde, bai, bañan aurrez bereiziki apaillatutako lur azalaz baliatuta, ots, euri eta elurteaz ur-korronta ugariagoak sorarazteko era egiñaz.

Bustiari eldu, begien aurrean lurrundu baño leen!.

Izan ere, Ameriketako lur gañera erortzen diran euri eta elurteak, irutik bat besterik ez dira ibai edo erreka biurtzen.

Colorado izeneko ibai-sakanean erortzen dan euri eta elurraren eunetik amar besterik ez dira ur-itxuran agertzen.

Inguruko bazter leorretan erori ondoren, bereala lurrintzen dira, beste protxurik eman gabe.

Uraren kopuru aundia Lur gañera erortzen dan euri-uraren kopurua biziro arrigarria da.

Neurkin-lauki (m2) baten gañera milimetru bat lodi ur jausten ba`da, litro bat uren kopurua esan nai du, zabalgo orrentzat.

Nevada Laterria omen da Ipar Amerika`ko lurralderik legorrena.

Ala ere, eremu onen gañera, neurkin-lauki bateko, 230 litro euri-ur erortzen omen dira urteoro.

Hawaii, berriz, urtean euririk geien egiten duan lurraldea degu, ots, 4.000 litro, neurkin-lauki (m2) bakoitzeko.